OSKAR BILBAO-REN AZKEN FILM LABURRA LASTER IKUSGAI!

 

3a

 

Albiste bero-beroak zinemazaleentzat!!

Datorren hilean (azaroan, alegia) estreinatuko da Oskar Bilbaok zuzendu eta idatzi duen azken film laburra; “Futuro Imperfecto ” du izenburu, eta Natalia Alvarez Bilbaok eta Ander Pardok protagonizatu dute.

Filmaren gai nagusia denboraren joana da, eta hona hemen, promozio-orrietan irakur daitekeen sinopsia:

“Stella eta Jon hirian bizi dira eta elkar ezagutu berri dute; baina futuroa inperfektua da.”

Argazkia Gaizka Bourgeaud-ek zuzendu zuen, eta Nerea Bilbaok eta Javier Garcia  O´Brien-ek hartu zuten produkzioaren ardura.

Laburraren kanpoaldeak Bilbon filmatu ziren, eta, bitxikeria gisa, aipatu dezakegu San Mames estadio berria erabat eraiki gabe agertzen dela filmeko sekuentzietako batean. Barrualdeak, ostera, Basauriko loft batean grabatu zituzten.

Bestetik, musika Brian Records eta Atom Rhumbaren eskutik dator. Filmean entzuten den kanta Stella da, eta Nafar-Getxoztarren Gargantuan Mele diskotik aterea dago.

Azkenik, esan behar da, estreinaldia Zinebi zinemaldiaren barruan gauzatuko dela, azaroaren 15etik aurrera.

 

Hona hemen, materiasueño-k egindako filmaketaren argazki batzuk:

futuro-imperfecto-1-1-446x1024

Kili Kili Bat

Kili-Kili bat

 

Gogoratzen zarete, bizkaitarrok,  umetan orain dela ia 35 bat urte entzuten genuen kanta eder hartaz?  Badakit, gainera, Deustuko Ikastolakoek, 50. urteurrena ospatzeko, kantatuko dutela aurten. Hortaz  ba, hona hemen umetan hainbestetan esnatzeko entzun genuen kantaren hitzak eta musika.

Kili-Kili bat, Kili-Kili bi,
milaka ume dantzan,
alfabetatzen, alfabetatzen,
teila bako ikastolan.

Txan, txan, txoritxoa dantzan,
Pil, pil perrexila saltsan,
bakoitzak bere eraz,
euskaldunak garalako;
egin daigun, egin daigun
euskeraz.

Ez, ez, zigor eraztunez,
bai, bai, herri maitasunez.
Jo daigun aurrera,
kate luze bat eginez,
gaur daukagu, gaur daukagu
aukera.

Din, dan, kale eta ikastolan
Txin, txaun, baita jolasetan
euskera indartu,
geure-geurea delako
lau lurretan, lau lurretan,
zabaldu.

Hurrengora arte.

Bad Seed The Biography of Nick Cave. Ian Johnston. (1995)

Gogoratzen dut Nick Cave oholtza gainean lehenengoz entzun nuen gau hura. Etxean nengoen eta astero legez gau hartan (ostegunetan zen oker ez banago) Espainiako bigarren kateko “La Edad de Oro” saio gogoangarria ikusteko prest jesarri nintzen gelako sofan afaldu eta gero. Asko harritu ninduen. Bere itxuragatik (burua behin eta berriro astintzen zuen erraldoi ero eta dopatu bat ikusi nuen), , eta batez ere, egiten zuen musikagatik. Izan ere, aditu nuena guztiz bestelakoa iruditu zitzaidalako orduan entzuren ziren gauzen aldean eta, gainera, OSO ONA .

Liburu hau, 1995koa izanagatik ere, must bat da Nick Cave benetan ezagutzen eta maite duzuela uste baduzue. Ian Johnston berealdiko dokumentazio lana egin zuen, batez ere elkarrizketak egiten eta bidaiatzen kontinetez kontinente Caveren lorratzari segika.

Berri emaile nagusietako bat, nagusiena ezbada, Mick Harvey da. Harvey institutuko garaian hasi zen jotzen Nick Caverekin The Boys Next Door taldean eta,  Ian Johnstonek berak liburuko sarreran aitortzen duenez, itsaso beteko oroimen bikaina dauka.

Harveyz gain biografoak elkarrizketatu dituen beste zenbait: Blixa Bargeld,  Barry Adamson, Rowland S. Howard (denak, noiz edo noiz, hazi gaiztoak izandakoak) , Anita Lane (Nick Caveren 70 eta 80ko neskalaguna) , Screamin´Hay Hawkings ( “-Nick Cave? -Ezin dut Nick Cave agoantatu”) , Lydia Lunch (Nick Caverekin aldikada batean ibilitakoa), Shane MacGowan (The Pogues),  Tony Cohen (Audio ingeniaria eta Nick Caverekin batera, heroinazale amorratua 80ko urteetan), eta honela, 30 lagunetik gora. Agerian denez, liburu ondo ederto dokumentatua.

Zorionez, gainera, oso ondo idatzita dago. Giroan sartzeko 1982an, Londreseko areto batean Birthday Partyk (Cave, Harvey eta Howard-en bigarren taldea)  eman zuen kontzertu kaotiko baina guztiz trinko baten narrazio bizia egiten du. Izan ere, taldea Londresera mugitu zenean hasten da liburua. Bertan, diru gabe, lagunen etxeetan edota etxe okupatuetan sakabanatu ziren hasiera zail baina gogoangarri haietan. Gero biografoak atzera jotzen du, australiara eta Nick Caveren haur eta nerabezaroraino.

Esan bezala, biografia hau zahar samarra geratu da ( dena den, Matt Snowren Nick Cave Sinner Saint: The True Confessions argitaratu zen iaz eta… laster iruzkinduko dugu blog honetan!), 1995erarte baino ez delako heltzen. Dena den biografia bikain honetan, ederto narratzen zaigu Cavek zelan lortu zuen bizirautea 80ko hamarkadan eta azkoz gauza, pasadizo eta lekukotasun gehiago.

 

 

Amaitzeko, lehen aipatutako kontertuaren esteka uzten dizuet. On egin! Bideoa ere salgai atera dute!

Tresna-barrara saltatu